Episodes

  • Trailerra: Lula Otsoa
    Oct 13 2025

    Lula otsoa soinu fikzioaren trailerra.

    Show More Show Less
    2 mins
  • #01.- Bakarrik
    Oct 14 2025

    Elurretan doa Lula otsoa bere familiari segika. Elur maluta eder batek distraituta, baina, atzean geratu da. Otso taldeko otsorik handienaren ulu ozenak elurjausi bat eragin du eta Lula bakarrik geratu da. Bere ama, aita eta familiarengandik urrun. Topatuko al du etxe berri bat negua igarotzeko?

    Show More Show Less
    29 mins
  • #02.- Adiskideak
    Nov 3 2025

    Lula otsoa jada ez dago galduta, baina ezin du etxetik atera: negua da eta elurra ari du, hotz handia egiten du!

    Zorionez ez dago bakarrik, adiskide berriak ditu.

    Bera bezala zuhaitz erraldoiaren txoko ezberdinetan bizi diren animaliak dira: Marta, Bizar eta Perru.

    Hasierak, lagun berriekin, ez dira beti errazak izaten ordea, ezta?

    Show More Show Less
    18 mins
  • #03.- Battite
    Dec 16 2025

    Lula eta bere laguntxoak elkarri ipuinak kontatzeko eseri dira sutondoan. Lulak Battite saguzaharraren ipuina kontatu die. Battite eta bere familia kobazulo batean bizi dira, beti ilupean. Gauez baino ez dira kanpora irteten. Baina Battitek amets ezkutu bat dauka: Noizbait egunsentia ikusi nahiko luke.

    Show More Show Less
    20 mins
  • #04.- Ezkutuko bidea
    Dec 18 2025

    Lularen fruitu kuttuna gaztaina da. Eta lagunekin sutondoan gaztainak jatea. Baina basora fruitu preziatu hauek jasotzera joan eta galdu egin da iluntasunean. Nola itzuli lagunengana? Nola itzuli sutondora? Ezusteko animalia batekin topo egingo du, baina, topatuko al du etxerako bidea?

    Show More Show Less
    26 mins